GAKOAK

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Itunak era zabalean jasotzen du indarkeria eta jazarpen kasuak identifikatzeko zein haiei aurre egiteko premia.
Eskubidea. Langile ororen eskubidea da lan eremu seguru eta osasuntsu batean jardutea.
Prebentzioa. Estatuek indarkeria eta jazarpen kasuak eragozteko araudia zehaztu beharko dute, eta neurriok aplikatu.
Trebakuntza. Prebentzio neurriekin batera, indarkeria eta jazarpen kasuak identifikatzeko informazioa eman behar zaie langileei, eta horretan trebatu.
Kontrola. Indarkeria eta jazarpena eragozteko eta izandako kasuei aurre egiteko, neurrien gaineko kontrola eraman behar dute estatuek.
Generoa. Itunak zehazten du neurri bereziak ezarri beharko direla generoa dela medio jazarpena pairatzen duten emakumeak babesteko.
Erantzuna. Prebentzio neurriekin batera, estatuen ardura da gertatzen diren kasuetan erantzun moldea zehaztea: zigorrak, isunak, epaiketak eta abar.
Babesa. Erasotzaileak zigortzeko neurriekin batera, estatuek biktima babestu behar dute, eta egoera salatzeko bideak erraztu behar dizkiote.
Ardura. Herrialdeek indarkeria eta jazarpenaren aurkako estrategia integrala zehaztu behar dute, eta nazio mailako politikak bultzatu.
Eragina. Neurriak zehaztu behar dira jazarpenak langileari ekar diezazkiokeen arazoak konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.