Lau euskal talde gaur, Espainiako Kopako bigarren kanporaketan

2021eko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Kopako bigarren kanporaketa jokatzen hasi ziren atzo, eta hemengo taldeek gaur eta bihar jokatuko dute. Lauren txanda izango da gaur, eta modu ezberdinean ekingo diete partidei. Izan ere, maila apaletan dabiltzan Portugaleterentzat eta Mutilverarentzat sari potoloa izango da Lehen Mailako bi talderen aurka jokatzea. Bizkaitarrek Levante hartuko dute eguerdian (12:00), eta nafarrek Betisi egin beharko diote aurre arratsaldean (17:00). Dudarik ez da zein bi talde diren faboritoak, baina partidak jokatu egin behar izaten dira. Atzo, esate baterako, Lehen Mailako Getafek eta Celtak galdu egin zuten Kordobaren eta Eivissaren aurka, eta galerak ez du bueltarik, partida bakarrera direlako kanporaketak.

Alavesentzat eta Osasunarentzat horixe da, hain zuzen, gaurko partidei aurre egiteko orduan oso kontuan izan behar duten arriskua. Aurkariak apalak dira, gainera: Deportivo historikoari egingo dio bisita Gasteizko taldeak, eta Oloten zelaian ariko da Iruñekoa. Hori horrela izanik, irabazi beharreko kanporaketa da bientzat. Ezin dute hutsik egin. Horretarako, ezinbestekoa izango dute aurkariak ez gutxiestea. Baina nola partida pila jokatzen ari diren Lehen Mailako taldeak oso denbora tarte txikian, entrenatzaileak aldaketak eta txandakatzeak egitera behartuta daude Kopan. Horrek Alavesen eta Osasunaren maila gutxitu dezake, baina, hala ere, faborito argiak dira biak hirugarren kanporaketara pasatzeko. Bi taldeetako bat edo biak gaurko egunez kanporatuak izatea egundoko ezustea izango litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.