Wiebes nagusi Bizkaia-Durangok Giroa utzi osteko etapan

enaut agirrebengoa
2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Lorena Wiebesek (DSM) irabazi zuen atzo Giroko zortzigarren etapa, esprintean. Lehiatzeko aukerarik ez zuen izan Bizkaia-Durangok, ostegunean COVID-19 kasu bat atzeman eta etxerako bidea hartu ondotik. Tibco taldea ere erretiratu beharrean izan zen. Hortaz, tropelak mehetua hartuta hasi zuen etapa, eta bizi-bizi bukatu, esprintean. Wiebes izan zen ziklistarik azkarrena, bosgarren etapan bezalaxe. Bigarren izan zen orduan Emma Norsgaard (Movistar), baita atzo ere. Maria Vittoria Sperottok (Monex) osatu zuen etapako podiuma.

Anna van der Breggenek (SD Worx) lidergoari eutsi zion beste egun batez. Gaur proba erabakigarria izango du, Matajur mendian amaituko den etapan. 14 kilometro ditu igoerak, eta %7,7ko batez besteko pendiza. Aurrez, beste bi mendate igoko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.