Gorka Otaegik ordezkatuko du Etxezortu udan, 'Faktoria' magazinean

urtzi urkizu
Donostia
2019ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Euskadi Irratiak astelehenean hasiko du udako programazioa. Goizetan, Faktoria magazina ordubete aurreratuko dute, eta Gorka Otaegi esatariak hartuko du Manu Etxezorturen lekukoa. Eguerdiro, Gari Udabek jai giroko gaiak landuko ditu Blai irratsaioan. Udan azkeneko urteetan ohikoa denez, hainbat lagunek beren Bihotzeko fonoteka eramango dute Euskadi Irratira.

Arratsaldetan, Frantziako Tourreko etapen kontakizuna egingo dute euskarazko irratian datorren larunbatetik aurrera. Uztailaren 29tik abuztuaren 23ra, berriz, Eneritz Aulestiak Txiriboga irratsaio berria aurkeztuko du. Iragarri dutenez, «debalde» eskainiko dute entretenimendua eta beharrekoa den informazioa.

Gaztean, 'Txiringitu!'

Gaztean, berriz, udako gaiez beteko dute astegunetan Dida Fresh, 08:00etatik 11:00etara. 16:00etatik 19:00etara, Txiringitu! saio berria emango dute—Ainhoa Etxebarriak eta Oizeder Mayok aurkeztuko dute, txandaka—. Igandeetan, 22:00etan, udako jaialdietako perlak aukeratukodituzte.

Radio Euskadik eta Radio Vitoriak abuztuan elkarrekin egingo dute Entre calles irratsaioa. Asteburuetan, Por la sombra saioa egingo dute bi irratiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.