Kazetari bat atxiki dute Poliziaren aurkako protestan

2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
AEBetan polizia indarkeriaren aurkako protestek ez dute etenik, eta igande iluntzean kazetari bat atxilotu zuen poliziak. Los Angeles hiriko ospitale baten atarian polizia bat artatzen ari zirela kontatzen ari zela atxiki zuten Josie Huang KPCC irratiko berriemailea. ABC7 telebista kateak eman duen bideoan ikusten da nola immobilizatzen duten kazetaria lurrean. Huangek berak azaldu duenez, «bat-batean» atxilotu zuten. Dagoeneko aske dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.