Stephen Hawkingek esandakoak

2018ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
«Tximino espezie aurreratu bat gara, erdipurdiko izar bateko planeta txiki batean. Baina Unibertsoa uler dezakegu. Horrek oso berezi egiten gaitu».

«Berezko sorkuntza da arrazoia zeozer egoteko, ezer ez egon beharrean, unibertsoa existitzeko, gu existitzeko. Ez da beharrezkoa Jainkoari deitzea metxa pizteko eta unibertsoa abiatzeko».

«Beste elbarriei emango niekeen aholkua hauxe litzateke: jarri arreta zure elbarritasunak ondo egitea galarazten ez dizun gauzetan, eta ez deitoratu zapuzten dizkizun gauzak. Ez izan elbarri gogoan, gorputzez bezala».

«Makinek behar dugun guztia ekoizten badute, ondorioak gauzak nola banatzen diren ekarriko du. Denek izan dezakete luxuz beteriko bizitza bat makinek sorturiko aberastasuna banatzen bada, edo gehienak miseria gorrian amai dezakete makinen jabeek lortzen badute aberastasunaren banaketa zapuztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.