BESTELAKO EGITASMOAK

2018ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Badira emakumeak hizpide dituzten bestelako erabiltzaileak sarean, nork bere izenean edo talde baten izenean idatzita.

@ikusgaitasuna. EHUko Ikus-entzunezko eta Publizitate Saileko irakasle eta ikertzaile talde bat dago Twitterreko @ikusgaitasuna kontuaren atzean: emakumeek hedabideetan duten ikusgaitasunaren inguruan lan egiten dute. Besteak beste, hedabidez hedabide aztertzen dute iritzi emaileen zein ehuneko dagokien emakumeei eta gizonei.

Blai, Euskadi Irratian eta Klitton. Ana Iruretagoiena kazetariak Ezagutu beharreko emakumeak tartea izan zuen udan Euskadi Irratiko Blai saioan: Klitto atari digitaleko arduradunetako bat izaki, webgunea ere baliatu du irratirako egindako biografia horiek sarean zabaltzeko, #biofem etiketarekin.

@firecrackerx. Garai viktoriarreko andre lesbianak ditu ardatz Twitterren Cristina Domenechek. Historialaria da Domenech, eta umore biziz kontatzen ditu istorioak, astero bat, @firecrackerx-en bidez.

Euskarazko Wikipedia. Martxoko lehiaketan Emakumea historian eta emakumeen historia izan zen erabiltzaileei jorratzeko eskatu zieten gaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.