GAKOAK

2018ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Honako hauek dira Kontseiluaren lege proposamenak jasotzen dituen artikuluetako batzuk:

1. Oinarri nagusiak. «Herritarrek eskubidea dute euskara ezagutzeko eta erabiltzeko [...]. Botere publikoek neurriak hartuko dituzte eskubide horiek bermatzeko». Hizkuntzaren estatusari dagokionez: «Euskarari estatus ofiziala esleituko zaio Nafarroa osoan».

2. Administrazioa. «Nafarroako administrazioko eta erakunde publikoetako hizkuntza ofizial» izaera aitortzen zaio euskarari. Hortaz, hizkuntza horretan eginiko jardunbideek «balio osoa eta ondorio juridikoak» izanen dituzte.

3. Lehentasunak. Lege proposamenean «lehentasunezko neurri zehatzak» azpimarratzen dira Justiziaren, Osasunaren eta Poliziaren esparruetan, herritarrei euskarazko arreta bermatzeko. Lehentasun gisa jotzen da Nafarroako arnasguneetan «lege-babes berezia bermatzea» ere, egoerari eusteko.

4. Hezkuntza. Derrigorrezko hezkuntza prozesuaren bukaeran, ikasle guztiek «bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasuna» dutela bermatuko du administrazioak. Goi mailako ikasketen zikloan, «euskararen presentzia bermatzeko neurriak» adostuko dituzte. Helduen euskalduntze-alfabetatzea doakoa izateko neurriak ere jasotzen dira.

5. Enpresak. Nafarroako Gobernuarekin lan egiten duten enpresa pribatuek hizkuntza eskubideak errespetatu beharko dituzte, besteak beste, herritarrekiko ahozko zein idatzizko harremanetan. Bestelako enpresetan, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko neurriak hartuko ditu administrazioak.

6. Hedabideak eta kultura. Euskara lehentasunez erabiltzen duten hedabideei laguntza ekonomikoa eta materiala bideratuko zaie. Hizkuntza irizpideak ezarriko zaizkie gobernuak esleitutako hedabideei. Euskarazko sorkuntza babestu eta sustatuko du Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.