AHOLKUAK

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Gurutze Gorrikoen aholkuak:
Uretan. Poliki-poliki sartu uretan, ez buruz jauzi egin, sorosleari eta banderei kasu egin, eta, marmokaren batek ziztatuz gero sorospen postura joan.
Eguzkitan. Ahal bada, itzaletan egon, txapelak eta eguzkitarako betaurrekoak erabili, ez egin esfortzu handirik eta hidratatu.
Krema. Eguzkia hartu baino 30 minutu lehenago, krema eman. Bi ordutik behin eta uretatik atera ondoren ere krema eman behar da.
Edan. Nahiz eta egarria ez izan, likidoak edan behar dira une oro; batez ere, ura, freskagarriek egarria sor baitezakete.
Haurrak. Ez kendu begirik inoiz; batez ere, uretan daudenean. Ez dute nahiko indar ur-lasterrei aurre egiteko eta kontuz ibili behar da horiekin.
Zaharrak. Zaintzaileek adinekoak hidratatuta daudela konprobatu behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.