PROGRAMA, GAIKA

2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
25 arlo bereizi ditu Jaurlaritzak, eta 149 konpromiso hartu. Honako hauek dira batzuk:
Hezkuntza. Hezkuntzaren Lege bat onestea, «eskola publikoaren funtsezko rola eta izaera laikoa aitortu eta sustatzeko, eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza maila guztietan ikasteko».
Azpiegiturak.Euskal Y-a amaitzea Donostia, Irun, Ezkio (Gipuzkoa), Bilbo eta Gasteizko geltokiak eraikita, eta Donostiako metroaren obrak bukatzea.
Hondakinak. «Arriskutsuak ez diren hondakin industrialen gaikako bilketarako, karakterizaziorako, biltegiratzeko eta balorizaziorako kudeaketa publikoko zentro bat abian jartzea» sustatuko du Jaurlaritzak, «puntako zentro europar bat izan dadin».
Osasungintza. Aurrez iragarri bezala, Eusko Jaurlaritzak gobernu programan jaso du legealdian osasun arloko 4.000 langile kontratatzeko asmoa. Horiei «hautaketa edota promozio prozesu eredu berriak» ezarriko dizkiete, «Eusko Legebiltzarrak onetsitako eta proposatutako neurriak gehituz, gardentasuna, justizia eta zuzentasuna bermatze aldera».
Genero berdintasuna. 93. puntua da «indarkeria matxistaren prebentzioa eta horren aurkako borroka eta berdintasunaren bultzada berria berariaz aurreikusten duen Berdintasun Lege berria onestea».
Euskara. Asmoa da «euskararen ezagutza handitzeko programak eta laguntzak areagotzea oro har, egiaztatutako B2 mailara arteko doakotasuna ezarriz eta C1 mailara arteko doakotasuna eskainiz 16 eta 30 urte bitartekoentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.