Gipuzkoako papergintza ere, grebarantz

2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Akordiorik gabe amaitu ziren atzo sektoreko bi lan hitzarmen berritzeko negoziazioak. Bizkaiko metalgintzan 21. bilera zuten, baina ez ziren ados jarri. FVEM patronalak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarri leporatu diote nahiko ahaleginik ez egitea akordio bat lortzeko. Ondorioz, sindikatuek iragarri zuten eutsi egingo dietela ostegunerako eta ostiralerako deitutako grebei. Aurreko hiru greba egunek erantzun zabala izan dute.

Grebarako bidean dirudi Gipuzkoako papergintzak ere. ELAk, LABek eta UGTk Adegi patronalaren egoitzaren aurrean biltzera deitu dute gaur, eta jakinarazi dute «mobilizazio berriak» iragarriko dituztela. ELAk dioenez, «Adegi langileei errieta egitera» joan zen bilerara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.