Maltak ontzi bati egindako erasoa salatu dute

2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Alarm Phone migratzaileentzako zerbitzuak salatu du Maltako kostazainek 70 bat migratzaile zeramatzan ontzi bati eraso egin ziotela joan den astean. The New York Times egunkariak jaso duenez, ontzia Maltako kostaldetik 20 bat itsas miliatara zegoen ostegunean, eta Maltako armadako ontzi bat agertu zen. Migratzaile batek Alarm Phoneri kontatutakoaren arabera, armadako kide batek ontziaren motorra elikatzeko argindarraren kablea moztu zuen. Militarrek etorkinak erreskatatu zituzten, baina gobernuak ez du gertatutakoari buruzko adierazpenik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.