«Kontrolpean ditugu kutsatze foku berriak»

2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Nekane Murga Osasun sailburuak eguneko datuen berri eman zuen atzo, eta, haren iritziz, erakusten dute «pandemiaren garapena positiboa» dela. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herenegun, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz, eta egin ziren 3.465 PCR proben bidez hamahiru positibo atzeman ziren: sei Araban, bost Bizkaian, eta bi Gipuzkoan. Murgaren arabera, «euste fasetik zainketa aktiboaren fasera» igaro dira.

Azken egunetako kutsatze foku berriei dagokienez, Basurtuko (Bilbo) eta Txagorritxuko (Gasteiz) ospitaleetako egoerak «kontrolatuta» daudela adierazi zuen: «Gainera, horiez gain, ez dugu beste kutsatze fokurik aurkitu». Basurtun, 42 lagunek eman dute positibo COVID-19aren proban, bat gehiagok herenegun; Txagorritxun, hamabostek, bi gehiagok. Pandemia hasi zenetik 214.428 laguni egin zaie koronabirusaren proba Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Murgaren arabera, «gizartearen %10i».

Nafarroan, atzo, lagun batek eman zuen positibo PCR proban, eta koronabirusaren ondorioz hildakorik ez zen baieztatu laugarren egunez jarraian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.