Erresuma Batuak neurri irmoak jarri dizkie webguneei

2015eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Pornografiarako sarbidea mugatzeko asmoa du Erresuma Batuak, adingabeen kontsumoa gutxitzeko helburuz. Kezka zabaldu da herrialdean, hainbat eskolak ohartarazi baitute 12-13 urteko gaztetxoen jokabidea aldatzen ari dela; sexu jarrera eta indarkeriarako joera ezohikoak nabaritu dituzte. Egindako ikerketen arabera, 11-17 urteko gaztetxoetan, bostetik batek oso maiz ikusten du pornografia; areago, 10-13 urteko gazteetan, %9k diote uste dutela adikzioa dutela.

Sarbidea mugatzeko, identifikazio sistema bat jarri nahi du alderdi kontserbadoreak. Pornografia ikusi nahi duten herritar guztiek identifikatu egin beharko dute, baita helduek ere. Sektorea beldur da jaitsiera handiak ekarriko dizkion, eta kontsumitzaileen anonimotasuna babestuko luketen identifikazio sistema batzuk prestatzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.