Marina Iborra. Printzearen Harresiko ama

«Aurrerantzean hiria zeharkatu beharko dugu seme-alabak eskolara eramateko»

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Arrosadia auzoan bizi da Marina Iborra. Bi alaba dauzka Printzearen Harresi haur eskolan, euskarazko ereduan izena emanda. Aurki jaioko da haren hirugarren semea, gainera, eta eskola berera eramateko asmoa zuen, hizkuntza eredua aldatuko dutela jakin duen arte: «Gure auzoan, ez du zentzurik erdarazko beste haur eskola bat zabaltzeak. Badago gaztelaniazko lerroa duen ikastetxe bat —Milagrosa Haur Eskola—, eta euskarazkoa, Printzearen Harresi; hortaz, eskaintza orekatua zegoen orain arte». Aurrerantzean, baina, «hiriko beste muturreraino» joan beharko du, hiru seme-alabak euskarazko ereduan matrikulatu nahi baditu: «Kontziliazioa ezinezkoa izanen da horrela. Hau ez da kalitatezko hezkuntza, ezta familiei laguntzea ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.