Realak suspertu egin nahi du, gaur Sevillan irabazita

Julen Etxeberria.
2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Hilaren 16tik aurrera emakumezkoen futbolariek deitutako grebaz besterik ez da hitz egin azken egunetan. Asteburu honetan, ordea, jokatu egingo dute, eta Reala gaur bertan ariko da, Sevillaren aurka, haren zelaian, 12:00etan.

Txuri-urdinen denboraldi hasierak bi zati oso ezberdin izan ditu. Lehen lau jardunaldietan ez zuten galdu, eta zortzi puntu batu zituzten. Eten egin zen orduan liga, eta etenalditik bueltan eskas dabiltza. Ez dute irabazi: berdindu egin dute partida bat, eta bi galdu. Txakalaldiak izan du ondoriorik: atzerapausoa eman dute sailkapenean: bosgarren postutik bederatzigarrenera.

Gaur dute aukera bolada txar hori eteteko. Sevilla aurkari aproposa izan daiteke, 11. postuan baita, sei punturekin. Zazpi partidetatik bi bakarrik irabazita lortu du kopuru hori, galdu egin baititu beste bost lehiak. Etxean irabazi ditu bi neurketa horiek, eta biak aise: 4-0 Granadillari eta Espanyoli. Beraz, aurkari arriskutsua da. Nahikari Garcia ez da osatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.