Auzitegiak ontzat jo du Kataluniako hizkuntza eredua

2019ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legezkotzat jo ditu Kataluniako Hezkuntza Legean hizkuntza ereduari buruz jasotako artikuluak. Adierazi du Kataluniaren eskumena dela katalanari buruzko araudia egitea, eta, besteak beste, ontzat jo du katalana ez dakiten ikasleei «arreta pertsonalizatua» ematea. PPren helegite baten harira eman du sententzia. Murgiltze eredua ez du zuzenean aipatu, PPk ez ziolako artikulu horri helegitea jarri.

Legearen beste hamar artikulu, bai, baliogabetu ditu Konstituzionalak —curriculumekoak, adibidez—, eskumenen harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.