mikel p ansa

Igogailu etikoa

2021eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lantaldeak dokumentu bat onartu zuen 2012an. Zoru etikoa ere deitu zitzaion. Hango puntuetako batean zehazten zen alde guztiek beren erantzukizunak eta horien ondoriozko giza eskubideen urraketak aitortu behar zituztela. Ramon Jauregi PSEko kide eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izandakoak erakutsi du parte bati ahaztu egin zaiola zoru etikoaren atal hori. Catalunya Radion, atzo, adierazi zuen urrats «positibo bat» egin dutela EH Bilduk eta Sortuk aste honetan, baina ez dela «nahikoa izatera iristen». Izan ere, haren ustez, «erruaren eta erantzukizunaren aitortza» egitea falta da: «[ETAren] Milaka biktima horiek merezi dute aitortza politiko sendoago bat». Eta, hain justu, «aitortza politiko sendoago» hori ukatu die Jauregik Espainiako Estatuaren biktimei: hildakoei eta milaka torturatuei. Estatuak aitortza bat egitea ez dela komenigarria. Kito. Indarkeria horri buruzko kalkulu politikoa egin du Jauregik, ez etikoa. Ez du esan: «Gaizki egon zen torturatzea». Esan du estatuaren indarkeriak atzeratu egin zuela «bakean aurrera egitea». Hein batean zuritu du trantsizio aldiko bortizkeria: «Demokrazia ahul bat zen, bere indarren autokontrolik gabekoa». Eta nahi gabe eta zeharka, onartu du estatuak hori guztia egin zuela. Baina barkamenik eskatu gabe. Eta horrek adierazten du estatuak ere etikaren gainetik jarri duela politika.

Zoru etikorik eraiki ez, eta lehengo igogailu etikoak jarraitzen du martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.