HILBERRIA. Isidro Ioldi

Euskararekiko konpromisoa bizibide

Erredakzioa
2022ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Atzo hil zen Isidro Ioldi, Donostiako euskalgintzaren oinarrizko hanka eta euskararen aldeko hainbat ekinbideren sustatzaile izanikoa.

Amara Berri auzoko Urrats euskaltegiaren sortzailetako bat izan zen, eta irakasle ibili zen bertan 30 urtez. Euskararen doakotasuna sutsuki defendatu zuen. Euskararen bueltako beste hainbat proiektutan ere buru-belarri aritu zen auzo horretan; Berritsu euskara batzordeko kide izan zen, besteak beste.

Irutxuloko Hitza Donostiako hedabidea sortzeko orduan ere pieza garrantzitsua izan zen, babesa eman zuten eragileen ordezkari izan baitzen. Administrazio kontseiluko kide ere bazen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.