Betis-Athletic lehia 20:00etan jokatuko da, beroarengatik

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Espainiako Futbol Ligak ordu eta erdi atzeratu du igandeko Betis-Athletic partida. 18:30ean zen jokatzekoa norgehiagoka, baina ordu horretan bero sapa espero da Sevillan: 36 gradu inguru. Horren ondorioz, ligak beroaren aurkako protokoloa jarri du martxan, eta partida 20:00etan jokatuko da. Raul Garciak partidari nola helduko dioten azaldu du: «Aurreko lehietan bezala, jokoaren ekimena izan nahi dugu, agintea. Hori da Eduardok [Berizzo entrenatzailea] ezarri nahi duen estiloa, eta egokitzen ari gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.