Proposamena «beherapena» da, Ahal Dugu-ren ustez

2018ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Ahal Dugu-k uste duEH Bilduk «arlo soziala ahaztu» egiten duela «arlo nazionala» lehenesten duelako, eta horregatik aurkeztu dio EAJri «prezio merkeko proposamen bat» aurrekontuen inguruan. Idazkari nagusi Lander Martinezek esan duenez, «beherapena» da EH Bilduren jarrera gai honetaz. Elkarrekin Podemosek aurkeztutako hamabost neurriek, aldiz, «bira argia» ekarriko liekete EAJren politikei, Martinezen ustez.

Kritikak kritika, Ahal Dugu-k «aldaketaren gobernuak» eratu nahi ditu EAJren politikei aurre egiteko, eta, horretarako,EH Bildu eta PSE-EE nahi ditu bidelagun. Martinezen ustez, aldaketa hori «gauzatzen» hasia da Espainian, eta Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara ere ekarri nahi dituzte «aldaketarako gobernu aurrerakoiak» bi indar politiko horiekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.