BERTSOAK

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez joan

[oraindik,

ez zaitez, ez zaitez , ez zaitez

[urrun gugandik.

Kuadrillan ez dugu Oskorriren

[abestia kantatu,

baina bakoitzak desio hori izan

[duela ziur nago.

Azkenean joan zara eta hutsune

[handia utzi diguzu.

Ezin ahaztu zure jarrera baikorra,

[borondate ona,

beti umoretsu, saltsa anitzetako

[perrexila,

herriko mugimenduetan

[murgilduta, geldiezina,

prest beti zerbait antolatzeko

[edo laguntza emateko,

Faveletan lo egin arren, parte

[zaharra gustuko zenuen

herria beti aurretik,

[independentzia helburu,

presoak beti gogoan, beraien

[alde borrokatu

erdi eskumotz izanda ere,

[eskuzabal jokatu

Zure sukaldari sena bazkari edo

[afari askotan ziurtatu zen,

Zu marmitako egiten edo

[sardinak erretzen nola

[demontre ahaztu? Eta

[parrandetako «kroketa» edo

[jaietako «zezen suzkoa»?

garaiko tradizioak jorratu

[zenituen baita ere

eta sagardogile izan zinen

[«Txurizko» sortzen.

Orain goibelduta daude

[Arranoko lapikoak.

Beleako kupela triste dago eta

[hango aulkitxoaren

[negar-zotinak Ikatz kale osoan

[entzuten dira dagoeneko

Gauza asko izan zinen, txistulari,

[kantari, sukaldari,

[kalderero, danbor jole,

[zingara, Marijaia, Mari,

[etabar luzea

Aldi berean, euskal kultura

[antolatzen, bultzatzen,

[borrokatzen. Baina, guzti

[horren gainetik,

ezkertiar abertzalea eta

[euskararen militantea

[izan zinen.

Ez zaitugu inoiz ahaztuko.

Agur lagun paregabe

Garaipen egun arte

Zure kuadrilla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.