Nafarroako Steilas, aurrez aurreko hezkuntzaren alde

2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Steilas sindikatuaren iritziz, egungo egoera mantentzeak «areagotu» egin dezake egoerarik zaurgarrienean dauden ikasleen eskola uztea. «Online irakaskuntza izan arren irakasleen eta ikasleen arteko gutxieneko lotura babesteko aukera bakarra, aurrez aurreko hezkuntza ezin da luzera begira ordezkatu irakaskuntza telematikoarekin». Hori da Nafarroako Steilas sindikatuak atzo, Iruñean, aurrez aurreko irakaskuntzaren alde aurkeztu zuen proposamenaren oinarria.

Batetik, inbertsioa aipatu dute. Sindikatuaren arabera, «Europako beste herrialde batzuetako baldintzekin ikastetxeak berriz zabaltzeko», Nafarroak 600 milioi euro gehiago behar ditu. Bestetik, ikastetxeak zabaltzeko espazioak berrantolatzea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.