Kontseilua harrituta, PSNk ofizialtasuna ezartzearen aurka egin duelako

Igor Susaeta.
2021eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren alde egiten duen testu bat onartu zuen Espainiako Kongresuak joan den martxoaren 11n. Madrilen onartutakoak biltzen dituen mozioa eztabaidagai izan zuten, herenegun, Nafarroako Parlamentuan, eta PSNk kontra bozkatu zuen. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok ohar batean nabarmendu duenez, «ulertezina» da PSNren erabakia. «Ez dugu ulertzen zer gertatu den testuarekin Madrildik Iruñerako bidean. Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako testua Madrilen onartutakoaren berdin-berdina izan zen».

Hizkuntza gutxituen aldeko eragileek bultzatuta, hizkuntza gutxituak babesteko legez besteko proposamen bat eztabaidatu eta bozkatu zuten Espainiako Kongresuan. Nogara, Iniciativa Pol Asturianu, A Mesa Pola Normalizacion Linguistica, Accio Cultural del Pais Valenciá, Ciemen, Omnium, Plataforma per la Llengua eta Kontseiluak adostutako testua ez zuten osotasunean bozkatu, puntuka baizik, eta zazpi neurrietatik hiru onartu zituen ganberak; tartean hizkuntzen ofizialtasunaren aldekoa. PSOEk berak puntu hori babestu zuen.

EH Bilduk, Geroa Baik, Nafarroako Ahal Dugu-k eta Ezkerrak sustatu zuten mozioa. Kontseiluarentzat, Madrilen onartutako puntuetako bat «zuzenean» lotzen zaio Nafarroako errealitateari. Hau da puntu hori: «Berezko hizkuntzen ofizialtasunerako estatutu erreformak bultza eta babes ditzala, hizkuntza horiek ofizialak ez badira hitz egiten diren lurraldearen zati batean edo lurralde osoan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.