Langileek kritika egin diote Donostiako Udalari

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
ELA sindikatuak deituta, greban dira egunotan Gipuzkoako zahar etxeetako langileak, eta Donostiako Udalaren jarrera kritikatu zuten atzo: «Gertatu zaiguna onartezina da: zazpi eskari egin ditugu hiriko erdiguneko hainbat tokitan karpa bat jartzeko, eta eskari guztiak ukatu dizkigute». Langileen aldarriak «ezkutatzea» egotzi diote Donostiako alkate Eneko Goiari. Bizkaian 2016-2017 urteetan zahar etxeetako beharginek egin zuten greba aldiari atxikita, berriz, eskakizun bat egin dio PPk Bizkaiko Diputazioari: zerbitzu urriagoak emateagatik enpresei eskatutako dirua itzultzeko orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.