EH Bilduk «kezkaz» hartu du Maravillas gaztetxeko kideen ezetza

Ion Orzaiz.
Iruñea
2018ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalak planteatutako alternatibari uko egin eta Rozalejoko jauregian segitzea erabaki zuten Maravillas gaztetxeko kideek iragan azaroaren 10ean. Zehazki, Oscusen eraikinera lekualdatzeko aukera mahai gainean jarri zuen udalak, eta gaztetxekoek, «aukera aurreikusi» arren, ez zuten onartu. Erabaki horrek «kezka handia» eragin diela onartu du Iruñeko EH Bilduk: «Negoziazio luze baten ostean, beste espazio batzuk baloratzeko prestasuna alboratu dute».

Koalizioak ohar batean adierazi duenez, «akordio positibo bat» lortua zuten espazioaren eta hitzarmen ereduaren inguruan. «Lortutako akordio horrek proiektuaren jarraitutasuna bermatzen zuen auzoan, proiektu komunitarioa modu erabat autonomoan garatzeko segurtasun, osasun, higiene eta azpiegitura baldintza egokiak zituen espazio batean». EH Bilduren esanetan, ordea, gaztetxeko asanbladak aukera horri uko egin izanak «arriskuan» jar dezake proiektua bera. Konponbidea «elkarrizketa eta negoziazioaren bidez eraikitzera» premiatu ditu alde guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.