Lan istripuetan «adostasun osoa» aldeen artean

2020ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Adegiko zuzendari nagusiari azken asteetan lan istripuetan izandako hildakoez ere galdetu zioten. Jose Miguel Aierzaren ustez, «heriotza bat dagoenean mahai gainean, larria da, eta guztion artean lan egin behar dugu hori ezabatzeko. Kontu horretan uste dut adostasuna osoa dela sindikatuen eta enpresa elkarteen artean. Hor ari gara neurri gehiago jartzen eta gauzak ahalik eta ondoena egiten. Egia da azken aste hauetako datuak larriak direla, baina egia da, era berean,azken hamar urteetan hobekuntza nabarmen bat egon dela. Argi dago lan istripuekin egin beharreko lan guztiak egin beharko direla eta egiten dena beti gutxi izango dela heriotza bat baldin badago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.