Bayern Munichen aurkako partida Anoetan izango da

2022ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Espero bezala, Realak Anoetan jokatuko du Bayern Munichen aurkako Txapeldunen Ligaren atariko kanporaketako joaneko neurketa. Hilaren 20an izango da, 19:00etan. Natalia Arroyoren taldeak astebete geroago jokatuko du itzulerakoa Munichen. Irabaziz gero, multzoen faserako sailkatuko da.
Txuri-urdinek lehen aldiz jokatuko dute txapelketa. Bayern Munich aurkari gogorra da. Alemaniarrek lau aldiz irabazi dute liga, eta Europan ere bide txukuna egin izan dute. Azken denboraldietan pare bat aldiz iritsi dira finalerdietara, eta beste bitan final-laurdenetara. Baina Arroyok argi du taldeak, ohiko jokoa egiteko gai den neurrian, kanporaketa gainditzeko aukerak dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.