Felix Zubia. Medikua

«Gehiegizko informazioa ere bada pandemia, ez eritasuna bakarrik»

JON URBE / FOKU.
Maider Galardi
Andoain
2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Arantza Artzarekin batera egiten du Osasun etxea saioa Felix Zubia medikuak (1974, Zarautz, Gipuzkoa) Euskadi Irratian, igandero. Zientzia dibulgatzearen garrantzia azpimarratu du.

«Lastoa eta alea bereizten» laguntzeagatik eman dizuete saria, besteak beste. Garaiotan zein garrantzi du horrek?

Lehen lerroan bizi duguna kontatzen dugu saioan. Pandemia ez da gaixotasunarena soilik, badago hiperinformazio bat, eta horregatik saiatzen gara jendeak ulertzeko moduan azaltzen gauzak.

«Mediku bat kazetaritza sarietan» esan duzu hitza hartzean.

2013an saioan hasi nintzenetik ahalegindu naiz azalpenetan jendearengana ailegatzen, eta orain are nabarmeagoa da hori.

Ikusi da zientzia dibulgatzearen beharra, ala?

Egoki egitea ezinbestekoa da, eta lehen mailara eramatea ere bai. Askotan dago arrazoi zientifiko bat, eta komunikabideetan leku gehiago hartu behar luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.