Sindikatuak Adegiren aurrean batuko dira gaur

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Gipuzkoako grafikagintza mahaiak laugarren bilera izan zuen atzo. Aurrekoa bezala bukatu zen, hau da, akordiorik gabe. Negoziazioetan Adegi estutzeko asmoz, ELA, LAB, CCOO eta UGTko ordezkariak patronalaren egoitzaren aurrean batuko dira gaur, 11:00etan.

Hainbat desadostasun gainditu ondoren, plataforma bateratuarekin ari dira negoziatzen sindikatuak. Haien aurrean, Adegi bileretara «esku hutsik» joan dela ziurtatu zuen atzo LABek, agiri baten bidez. Soldatak KPIa eta pixka bat gehiago igotzea proposatu du patronalak, «baina prebentzioaren eta berdintasunaren inguruan ez du ezertxo ekarri. [...] Lotsagarria».

CCOOren iritziz ere onartezina da Adegiren eskaintza, «sektoreko enpresak egoera ekonomiko bikainean daudelako, eta lehiakorrak direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.