Herbizidaren hondarrak, garagardoan

2016ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Municheko Ingurumenaren Institutuak ikerketa bat egin zuen iragan otsailean, Alemaniako garagardo marken kalitatea neurtzeko, eta glifosato hondarrak aurkitu zituzten aztertutako hamalau garagardotan. Legeak ezarritako gehienezko kopuruaren mugan leudeke hondar horiek. Besteak beste, Leffe, Corona eta Budweiser garagardoak ekoizten dituen Anheuser-Busch InBev enpresaren laginetan aurkitu zuten arrasto gehien: 29,74 mikrogramo litroko. Osasunerako arrisku oro ukatu du Alemaniako Gobernuak, baina, talde ekologisten aburuz, 0,1 mikrogramo glifosfato aski lirateke kalteak eragiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.