Lau mutil adingabe lotu dituzte Bilboko sexu eraso batekin

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Emakume batek sexu eraso bat salatu zuen astelehenean Bilbon. 17 urte ditu, eta jakinarazi zuen alde zaharreko lokal batean eraso egin ziotela lau mutilek. Polizia iturriak aipatuz azaldu dutenez, adingabeak dira lau gizonak, eta haietako bi atzeman ditu Ertzaintzak —astelehen goizean bertan atxilotu zituzten—. Beste bien bila ari dira orain.

Bilboko Udalak aho batez gaitzetsi du erasoa. Ezohiko udalbatza bildu zuten atzo, eta adierazpen instituzional bat irakurri zuen Juan Mari Aburto alkateak. Indarkeria matxistaren aurka ekiteko deia egin dute: «Aktiboki azaldu behar dugu aurka, ez onartuz, isilik ez geratuz, jasan dutenak babestuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.