Alemaniak ez dio betorik jarriko Huaweiri 5Grako

2019ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
AEBetako Etxe Zuriak eskatutakoaren kontra, Alemaniako telekomunikazio agentziak ez dio betorik jarriko Txinako Huawei konpainia erraldoiari G5 teknologia sare ultralasterraren eraikuntzan.

Washingtonek espioitza egozten dio Huaweiri, jabetza intelektuala eta teknologia lapurtu dizkiela telekomunikazio konpainiei, eta ateak zabaltzen dizkiela Txinako Gobernuari 5G sareez jabetzeko. AEBei jarraikiz, Australiak eta ZeelandaBerriak ere debekatu egin diote Huaweiri beren herrialdeetan 5G sareak jartzea. Alemaniak, aldiz, ez du arriskurik ikusten, eta funtsezkotzat jo du Huaweiren parte hartzea beste konpainiekin batera, hark baititu arloko patente gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.