Araban badago lurra «beharrak» asetzeko

Sagarrak lurretik jasotzeko makina bat, Adunako lursail batean. GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA.
2020ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Aitor Etxeandia Sagarlan elkarteko teknikariaren ustez, Araban eta Nafarroan «errazago» produzi daiteke sagarra Gipuzkoan baino. «Baina kontua da horretarako lurrak lortzea, eta dituenak horretara animatzea». Sagardogileen lur beharrari erantzuteko prest daude Arabako sagar ekoizle batzuk. Diotenez, badituzte horretarako lurrak. «Lautadan badaude, eta makinak sartzeko egokia dira, hango orografia dela eta». Hala dio Juan Antonio Aretxagak, Arabako sagar eta sagardogileen elkarteko lehendakariak. Hainbat bilera egin dituzte aldundiko arduradunekin, laguntzak «berritzeko», egungoak ez direlako «eraginkorrak». «2012az geroztik ez da sagasti gehiagorik landatu». Laguntzek «praktikoagoak» izan behar dutela dio Aretxagak; nabarmendu duenez, sagarrondoak landatu eta produzitzen hasteko behar den denbora —bost-zortzi urte— diruz lagundu beharko lukete erakundeek, «jendea poliki-poliki sartuz joan dadin». «Baina Arabako nekazaritzan urteko laborantzetara ohituta gaude, ez dago fruta laborantzaren kultura».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.