EH Bilduk ez du nahi azterketarik egitea «bermea izan arte»

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Osakidetzako lan eskaintza publikoen irregulartasunak direla-eta azterketak errepikatzearen alde agertu da EH Bildu. Ordea, «bermeak izan arte» azterketarik ez egiteko proposatu du. Hori lortzeko, ekinbide bat hasi du Eusko Legebiltzarrean: Jon Darponi eskatu dio ez egiteko azterketarik irregulartasunen ikerketa amaitu eta konponbidea ezarri arte.

Osasun sailburuak, bestetik, azaldu du ez duela beste inongo azterketara deituko ikerketa amaitu arte; iragarri du hil honetan emango duela ikerketen emaitzen berri legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.