Txertoak %80ko babesa ematen du, enpresaren arabera

2021eko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Oxfordeko Unibertsitateak eta AstraZeneca enpresak iragarri dute beren txertoak %79ko eraginkortasuna duela COVID-19aren sintomei aurre egiteko, eta %100eko babesa eskaintzen duela, berriz, sintomarik larrienen aurrean. AEBetan, Txilen eta Perun 32.449 boluntariorekin eginiko ikerketa baten ostean ondorioztatu dute hori. 65 urtetik gorakoen kasuan, gainera, txertoak %80ko babes maila eskaintzen du, farmazia enpresak ohar batean nabarmendu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.