NEURRIAK NAFARROAN

2020ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Foru agindua gaur sartuko da indarrean, urriaren 26ra arte:
Haizeberritu. Ahalik eta gehien haizeberritu beharko dira tokiak, gutxienez hiru aldiz egunean.
Egoitzak. Zahar egoitzetan eta menpekoen zentroetan bisitak kendu dituzte, eta egoiliarrak ez dituzte egoitzatik aterako.
Ostalaritza. Barruan, %30eko edukiera, eta %50ekoa terrazetan. Gehienez sei laguneko mahaiak, eta 22:00etarako itxi behar dute.
Saltokiak. Txikietan zein handietan, edukiera %40koa izango da gehienez. Handietan, mugitzeko soilik erabil daitezke eremu komunak, eta ezingo da bertan egon.
Liburutegiak. Gehienez %30eko edukiera, eta erabilera telematikoa bultzatuko dute.
Kiroldegiak. Barruan, gehienez edukieraren %30 bete daiteke, eta kanpoan, %40. Gimnasioetan, aurrez hartu beharko da txanda. Ezingo da dutxa erabili.
Zinemak eta antzokiak. Ezingo da edukieraren %30 gainditu, eta gehienez ere, areto handietan, ehun lagun elkartu daitezke.
Museoak. %30eko edukiera. Ezin da inauguraziorik egin. Bisita gidatuetan, gehienez sei lagun.
Bilkura pribatuak. Gehienez sei lagun.
Beilatokiak eta hiletak. Toki irekietan 25 lagun elkar daitezke gehienez, eta barruan, hamar.
Ezkontzak. Kanpoan, hemezortzi lagun gehienez; barruan, hamabi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.