Irudia. Deba

Pintaketa matxista eta arrazistak

BERRIA.
2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Deban (Gipuzkoa) egin dituzten pintaketa matxista eta arrazistak salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, eta udalean ezohiko udalbatzarra egin zuten, gaitzespen ohar bat adosteko eta pintaketetan iraindutako pertsona eta kolektiboak babesteko. Larunbat goizaldean egin zituzten, hondartza inguruan. Ez dute sinadurarik, eta gaztelaniaz idatzita daude. Horien bidez, feministak iraindu nahi izan dituzte; besteak beste, «feminaziak zulora» eta gisako leloekin. Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzeko lanetan ari den Open Arms ontzikoen kontra ere egin dute, «esklabuontzi» deituta. Eta Gilen Garcia Debako alkatea (EH Bildu) mehatxatu egin dute, herrian ireki den meskita dela eta; pintaketa batean alkateari ohartarazi diote «lehen abisua» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.