ETXEBIZITZA DATUTAN

2022ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
ELAk plazaratutako txostenean hainbat datu bildu dituzte, hobeto ulertu ahal izateko etxebizitzaren arazoa zertan den Hego Euskal Herrian.
Etxebizitza kopurua
Ia 1.400.000 bizileku. Hego Euskal Herrian 1.390.255 bizileku zeuden 2020an. Horietatik %85 bizileku nagusiak ziren, hots, urte osoan ohiko bizileku gisa erabiltzen direnak, eta gainerako %15ak bigarren bizilekuak edo etxe hutsak.
Jabetza nagusi. Oraindik ere etxebizitza jabetzan izatea lehenesten da alokairuaren aurrean. Gutxi gorabehera, etxebizitzen %88 jabetzapekoak dira, eta %12, alokairukoak.
Hutsik dauden etxebizitzak
80.000 inguru. ELAren Ikerketa Bulegoko kideei zail egin zaie hutsik dauden etxebizitzen kopurua kalkulatzea, kontzeptu hori definitzeko irizpidea aldatzen baita. Gutxienez, 78.033 etxebizitza hutsik daude, baina kalkulatzen dute benetako kopurua handiagoa dela. Bilbo da gehien biltzen dituen hiriburua: 6.522 etxebizitza huts ditu; Iruñeak 5.426, Donostiak 2.811 eta Gasteizek 2.412.
Etxegabetzeak
Oraindik ere, maiz. 2013 eta 2021 bitartean, 12.526 etxegabetze egon ziren Hego Euskal Herrian. Azken urteetan, kopuruak behera egin du, baina ELAk ohartarazi du oraindik ere «maiz» gertatzen direla, nahiz eta tipologia aldatu den: orain, %77 alokairuko bizilekuei dagozkie; etxe babestuetan ere ugaltzen ari dira etxegabetzeak.
Etxebizitza politika publikoak
Europaren azpitik. Europan, batez beste, BPG barne produktu gordinaren %0,6 jartzen da etxebizitza politiketarako. EAEn, berriz, %0,2, eta Nafarroan, %0,29. Europarekin parekatzeko, Nafarroan orain halako bi jarri behar litzateke, eta EAEn, orain halako hiru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.