Turismoa eta futbol liga, Sanchezen lehentasunak

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Hainbat neurri iragarri zituen atzo Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko presidenteak. Batetik, esan zuen Madrilek baimendu egin duela gizonezkoen futbol ligak segitzea, ekainaren 8tik aurrera. Ligak txalotu egin du neurria, eta partidak 12an has daitezela nahi du; jokalarien eta entrenatzaileen ustez, ordea, 12a «goizegi» da partidak jokatzen hasteko. Bestetik, Sanchezek iragarri zuen ekain bukaeran hasiko dela «turismo sasoia»; uztailetik aurrera, berriz, «atzerriko turisten sarrera» baimenduko dute, «segurtasun neurri batzuekin». Azkenik, Espainiako gobernuburuak iragarri zuen datorren astean onartuko dutela bizitzeko gutxieneko diru sarrera, eta 3.000 milioi euro erabiliko dituztela horretarako. Familiaren tamainaren eta haren diru sarreren arabera emango dute errenta laguntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.