Irudia. Bilbo

Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia, Euskaldunan

MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2019ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Atzo, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen. Ekitaldiak izan ziren han-hemen, bai euskara taldeek herriz herri antolatuak, baita erakundeek antolatuak ere. EAEko instituzioek, adibidez, Bilboko Euskalduna jauregian egin zuten urteroko ekitaldi instituzionala, iluntzean—hangoa da argazkia—. Hakoba batzordean dauden erakundeek —Eusko Jaurlaritzak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek; Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek; Eudel udal elkarteak; eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak— adierazpen bat onartu dute Euskararen Egunaren harira: elkarlana eta «estrategia berriak» aldarrikatu dituzte. Antzeko mezuen jiran egin ziren atzoko ospakizunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.