Baionako ez-bestak. Irudia. Patxa plaza, 2020ko uztailaren 30ean

Ofizialak eta alternatiboak: berdinduak

BOB EDME.
2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Baionako besta ofizialek badute beti alternatiba. Ideologia eta tokia izugarri zehatzak dira aspaldi-aspalditik: Patxa plazan, Besta bai, borroka ere bai lelo historikoari leial. Baionako Gazte Asanblada da haien antolatzaile. Iaz estreinatu zuten herritarrek hautatutako plaza eraberritua: «Bertan biltzen dira ofizialki Patxa izena eta ofizialki plaza itxura lortu duen gure plaza maitean iraganen diren besta euskaldun, feminista eta herrikoien abiatzea», erran zuten gaztetxeko kideek iazko irekiera alternatiboan. Bertaratzen dena etxean nola arrotz sentiaraz dezake hiriak berak. Euskal herrian etxean sentitu nahi duenarena da Patxak eskaintzen duen besta. «Patxak hasi zuen bezala segitzen dugu plazan eta plazaren bitartez alternatibak eraikitzen». Bertzeak bertze, kalitatezko apairuak, poteo feminista, bertso saioak, indar jokoak, haurrendako animazioak eta kontzertuak ditu galtzen aurten Patxa plazak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.