Belarriprest izateko dudan direnei, parte hartzeko deia

Erakundeetako eta elkarteetako ordezkariak, atzo, Bilbon. IREKIA.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Euskaraldirako hamabost egun falta direnean, erakundeek eta eragileek herritarrengana eraman dute mezua, Euskaraldian parte hartzera deitzeko. Bilboko Euskalduna jauregian egindako agerraldian parte hartu dute Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak. Ariketa sozial honetarako izena eman ez dutenentzako dei bat izan zen. COVID-19ak baldintzatuta, ohiko harreman sareetan egingo da ariketa belarriprest eta ahobizi gisa, eta hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera areagotzea da xedea, hain zuzen. Eta Belarriprest izateko zalantzan daudenei luzatu nahi izan zieten deia atzo, Bilbon.

Beste alde batetik, Ipar Euskal Herri osoan 500 arigune osatu dira, herri batzordeen lan eskergarengatik. COVID-19ak baldintzatuta bada ere, ohiko harreman sareetan euskararen erabilera sustatzeko zenbait ariketa proposatu dituzte. Mintzaldiak, gomendioak eta desafioak landu dituzte azaroaren 20tik aurrera martxan jartzeko. Streamingak, sare sozialak eta hedabideak martxan jarriko dituzte zenbait lanketa eginda.

Nafarroan, Geroa Bai ere Euskaraldira atxiki da, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.

Horrenbestez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozial erraldoia bere haziak botatzen ari da, hilaren amaieran lora daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.