Garaipenaren bidera bueltatu nahi du Osasunak

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Geldialdira sentipen onekin iritsi nahi du Osasunak, baina Jagoba Arrasateren taldeak ez du lantegi erraza gaur: Sevillaren zelaian jokatuko du. (18:30). Espainiarrek galdu egin dituzte ligako azken hiru lehiak, baina Arrasatek haien maila nabarmendu du: «Presioa oso ondo egiten du taldeak, eta bakarkako jokaldietan bikainak diren jokalariak ditu. Gure nortasuna erakutsi beharko dugu, eta gauzak ondo egin». Chimy Avila, Brasanac, Calleri eta Aridane ez dira ariko, besteak beste.

Alavesen,berriz,Burguik positibo eman du COVID-19an. Jokalaria ondo dago. Taldea atzo ez zen entrenatu, eta berez bihar du partida Levanteren zelaian (18:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.