Berdintasun plana onartu du Euskal Elkargoak

Euskal Elkargoa, otsaileko batzar batean. ISABELLE MIQUELESTORENA.
2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Ordezkaritzan parekotasuna, diagnostikoa eta sentsibilizazioa, estereotipoen kontrako komunikazioa, gidaritza batzorde baten sortzea... Hogei ekintza fitxa ditu genero berdintasunerako Euskal Elkargoaren planak. Martxoaren 16an eztabaidatu zuten, eta ekainaren 29ko elkargo batzarrean bozkatu zuten. Hautetsiez gain, Ipar Euskal Herriko talde feministak batzen dituen EBA Egiazko Berdintasunaren Alde taldeak, Garapen Kontseiluak, eta LAB eta CFDT sindikatuek hartu dute parte planaren lanketan. Gaur egun, Euskal Elkargoko batzarrean diren 233 hautetsietatik 58 baizik ez dira emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.