Autonomoen zergen atzerapena onartuko dute gaur

2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Enpresa txikien eta ertainen eta autonomoen zergak pagatzeko epealdia luzatzea onartuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur. Zergak Espainiako Ogasunari ordaintzen dizkietenek apirilaren 20ra arte zuten BEZa eta errenta zerga eta sozietate zergen ordainketa zatituak pagatzeko, baina Maria Jesus Montero Ogasun ministroak aurreratu du maiatzaren 20ra arte luzatuko dutela epea, autonomoak laguntzeko neurri gisa.

Bestalde, ikusteko dago gaurko Ministroen Kontseiluak onartuko ote duen moduluen sistemari uko egiteko baimena. Autonomoen PLAE Profesional eta Langile Autonomoen Elkarteak esan du onartuko dutela, baina gobernuaren iturriek aurreratu dute agian atzeratu egingo dela neurri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.