ESANDAKOAK

2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
SOS Arrazakeriak 83 elkarrizketa egin ditu txostena osatzeko, Hego Euskal Herrian ez ezik, Aragoin (Espainia), Katalunian eta Galizian ere. Hona elkarrizketa horietako pasarte batzuk:

«Migrazioaz hitz egiten denean, lengoaia esanguratsua da; hitzak esanahiz kargatuta daude, eta migranteen bazterketa adierazten dute, bazterketa justifikaezina eta bidegabea».
Marokoar jatorriko emakumea 28 urte (Gipuzkoa)

«Pandemian pisu handia izan dute guri buruzko aurreiritziek: alferragoak garela, arduragabeak, ez garela egokitzen arau zibilizatuetara...».
Saharar jatorriko emakumea 26 urte (Bizkaia)

«[Arrazakeria] egunero bizi duzunez... Azkenean, normala iruditzen zaizu. Badakizu ez zaituztela ondo tratatuko».
Ghanatar jatorriko emakumea 21 urte (Nafarroa)

«Autobusean, alboan toki bat badut libre, batzuk zutik geratuko dira nire ondoan ez esertzeko, eta horrek gaizki uzten nau».
Senegaldar jatorriko gizona 23 urte (Gipuzkoa)

«Etxea lortzea oso zaila izan da, castingak egiten dituztelako; pentsa atzerriko azentua entzuten badute... Nire bikotekidea marokoarra da: elkarrizketetara ez zen agertu ere egin».
Argentinar jatorriko emakumea 45 urte (Gipuzkoa)

«Bizitza erdia daramat hemen, eta ez dut lan aukerarik, nire azalaren koloreagatik. Ikasketak dauzkat, baina nirekin hazi den edonork nik baino aukera gehiago ditu hemengoa izateagatik; txikitan nirekin ikasi zutenek lana daukate, zuriak direlako».
Ekuatoreginear jatorriko andrea 28 urte (Bizkaia)

«Ni ez naiz ezein komunitatetako kide sentitzen, ez han, ez hemen. Han badaukat Europan bizitzearen etiketa; askok gorroto naute horregatik. Eta hemen atzerritar deitzen didate, nahiz eta nazionalitatea dudan».
Kamerundar jatorriko gizona 42 urte (Gipuzkoa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.