Irudia. Futbola

Lehen garaikurra etxean lortu du Ingalaterrak

NEIL HALL/ EFE.
2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Eurokopa irabazi duten selekzioen zerrendara batu da Ingalaterra. Herenegun 2-1 hartu zuen mendean Alemania, luzapenean. Gol erabakigarria Chloe Kellyk sartu zuen, 110. minutuan. Alemaniarrei beroketan hasi zitzaien okertzen finala, Alexandra Popp golegile eta kapitainak min hartu baitzuen, eta ezin izan zuen jokatu. Neurketa parekatua eta lehiatua izan zen, baina merezita irabazi zuen Ingalaterrak. Ospakizuna erabatekoa izan zen, Wembley lepo bete baitzen. Eurokopa batean sekula bildutako ikusle kopururik handiena izan zen harmailetan: 87.192.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.