Portugal

Zakarraren artista

2018ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
2017ko bosgarren murala Bordalo II artistarena da. Erabilitako hainbat material baliatzen ditu artista portugaldarrak bere lanak egiteko, eta normalean animaliak izaten ditu obraren ardatz. Portu-galo izen burutsua ezarri dio Beja hirian (Portugal) egindako lanari. Ez da zerrendan agertzen den haren lan bakarra, bigarren postua kastore baten artelanarekin eskuratu baitu. Baten zakarra bestearen altxorra da haren leloa, eta horrek argi erakusten du berrerabiltzearen inguruan duen kontzientzia. Lehengaiak zabortegietan topatzen ditu, eta jendeak botatzen dituen hondakinak dira haren sorkuntzen oinarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.