Sarai Montes. Errespetuz

«Berez LGTBak onartzen ez dituzten kultura batzuekin aritzea positiboa da»

2014ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Transexualen kolektiboaren parte da Sarai Montes, eta diskriminazioa azalean bizi du: «Talderik zapalduenetakoa da transexualona». Egunerokotasunean oso presente dago bazterketa, haren iritziz. Lana aurkitzeko zailtasunak izaten dituzte, adibidez: «Krisirik gabe ere, enplegua lortzea oso zaila da; %90eko langabezia tasa dugu». Eskoletan ere bullying kasuak ugariak dira, eta oro har, indarkeria psikologiko edota fisikoa.

Sarean lan egiteari garrantzitsua deritzo, eta are gehiago espazio hain ezberdinetan. «Bertze toki batzuetan baziren tratu berdintasunaren aldeko taldeak, baina LGTB kolektiborik ez zegoen horien barnean». Bide horretan immigrante eta ijitoekin lan egitea interesgarria dela uste du, kultura zenbaitetan maiz ez dagoelako sexu askatasunik: «Berez LGTBak onartzen ez dituzten kultura batzuekin aritzea oso positiboa da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.